XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KRISTAU-HERRIAREN EGOERA SOZIAL BERRIA GIZARTEA

Milano-ko Ediktuaren ondoren (313), Erromak kristautasuna ofizialki aintzakotzat aitortzean, kristau-herriak bizi izan zuen egoera sozial berriari buruz ari da testu hau.

Kristautasuna, erlijio estatal bihurtu zen orduan: eliz ministrariek, soldata fondo ofizialetatik jasotzen zuten, eta Gotzainak Estatuaren funtzionari bilakatu ziren.

Jentilen hainbat ohitura sozio-erlijioso (jaiak, sineskizunak, etab.) kristautu egin zen.

Erromak kristautasuna ofizialki aintzakotzat aitortzean, ondorio garrantzitsuenen artean handi-handika konta daitezke, alde batetik, gizarte erromatarraren hobekuntza moral nabarmena eta, bestetik, erromatartze-maila handiagoa mendebaldeko kristautasunean, zeinak bere sisteman zeremonial estatalaren parte handi bat sartu bait zuen, erromatar jantziak eta liturgian erabiliz, eta gainera erromatar organizazioaren izpiritu-puska handi bat ere bai, haren egitura hierarkikoa eta haren legezko prozeduren eta printzipioen arabera gobernatzeko modua...

Honela Eliza estatal egin zen kristautasuna eliz ministrariek fondo ofizialetatik jasotzen bait zuten beren soldata; Gotzainak Estatuaren garrantzizko funtzionari izango dira eta Erromako Gotzainaren autoritatea geroz eta handiagoa egingo da...

Erlijio berriak ez zituen jentil-ohitura eta -sineste primitiboak erabat baztertu, aitzitik hauek bereganatuak eta kristautuak izan ziren poliki-poliki...

Jentilen politeismoak irtenbide berri bat aurkitu zuen santuenganako kultuan.

Poseidon-Neptuno, nabigari eta marinelen babeslea kendu eta San Mikolas, jarri zuten haren ordez santu zaindaritzat.

Efesoko Diana, jainkosaren kultuak ere baditu halako zenbait berezitasun, hau Maria Birjinaren kultuaren tankeratsuko egiten dutenak: Maria bera ere hiri hartan izan bait zen hasiera-hasieratik Jainkoaren Ama bezala ospatua.

Erromatarren parentalia (hildakoei ezkainitako) festaegunak dituen berezitasun tipikoak, present aurki daitezke nolabait Santu Guztien eguneko festan ere.

Erlijioak ez dira, eskierki, sineskizun-sorta bat bezala bakarrik garatzen, antolamentu sozial batean gorputz hartu ohi dute gainera.

Kristautasunak ere bere erakunde-giltzarriak ongi ondu zituen lehen mendeetan, eliz barne-bizitzarako bederen.

IV. mendean, bere erakundetasun hori gizarte osora ere eramatea lortu zuen, lehenengo tolerantzia lortuz (Konstantino) eta ofizialtasun zibila iritsiz gero (Teodosio).